
Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua 2e6e36
Descripción de Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua 593r45
Gaurko sendabelarra txikori-belarra (Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko, orain ematen ari naizen gibel garbiketako ikastaroetan sendabelar hau famatu besterik ez dut egiten. Osagai ugari eta konplexuz betea dago: taraxazina, flabonoideak, inulina, osagai triterpenikoak, karotenoideak, erretxin azidoa, taninoak, enzimak eta azido koipetsuak ditu. A, B2 eta C bitaminak eta azido folikoa izateak elikagai on egiten dute. Potasioa, kaltzioa, burdina, fosforoa, magnesioa, selenioa eta manganesoa bezalako mineralak, enzimak, azido koipetsuak eta taninoak ere baditu. Digestio aparatuko lau organo garbitzeko eta indartzeko gai dira hosto eta loreak. Eskuinetik hasita gibela eta behazunari lan eginarazten die lehenbizi eta ezkerreko aldean jarraituz, barea eta pankrea tratatzen ditu ondoren. Beti ere, beherago eta atzerago ditugun giltzurrunak garbituz; diuretiko ezaguna baita. Organo hauei lan eginarazita digestioa hobetzen du, odola eta larruazala garbituz. Gibel eta behazuneko gaitz eta ezintasunetarako erabiltzen da, behazunean harriak daudenerako adibidez. Digestio geldo eta astunak eta idorreria tratatzeko ere balio du. Gorputzeko likido pilaketa, hezueria edo gota eta erreuma tratatzeko ere erabili izan da txikori-belarra, hosto eta loreen infusioa eginda. 5 Sendabelar honen hosto lehorren infusioak tentsioa jaisteko lagungarri dira, Odolaren zirkulazioa hobetzeko gai ere bada. Gordinik entsaladan jan daiteke. Hostoa eta lorea erabiltzen dira baina bakoitzetik bi edo hiru bakarrik; asko janez gero beherakoa eta ondoeza eragin baitezakete. Inulina zuntza dute hostoek, gure hesteetarako gai onuragarria. Haurdunaldian ez hartu, eragin garbitzailea eta diuretikoa duten sendabelarrek aztoramena eragin eta haurra intoxikatu dezaketelako. Edoskitzaroan ere ez da gomendatzen, aurreko arrazoiez gain esnea mikazten duelako. Urdaileko ultzera, gastritisa, behazun-buxadura, behazunean harriak, kolitis ultzeratsua eta kolon narritagarria bezalako gaitzak daudenean txikori-belarra dosi arinetan hartu behar da eta ondoeza, edo kaltea, eragingo balitu hartzeari utzi. Izan ere, behazun hiperreakzioa eragin dezake eta horrek gaitz hauen sintomak larriagotzea ekarri. Beherakoa eta bihotzerrea eragiten baditu dosia eta maiztasuna gutxitu edo hartzeari utzi. Tentsioa jaisteko botikak eta diuretikoak hartzen baldin badira, txikori-belarra erabili aurretik medikuari galdetu. Bestetik, Errezilgo Eguzkiza baserria jo dugu, izan ere 30 sendabelar dituen ukendua egiten duen norbait bizi da bertan: Ines Alustiza. Elkarrizketa egin diogu, hainbeste sendabelar dituen ukendurik inon gutxi ikusi dugulako eta jaso beharreko ondarea dela iruditu zaigulako. Berak azaldu digu nola eta norekin ikasi zuen ukendu berezi hau egiten, nola erabiltzen duten eta baita nola egiten duen ere. Oso eskuzabala izan da gurekin, osagaien zerrenda ere eman digulako. Hemen ipintzen dizuegu, sendabelarrak ondo identifikatzeko moduan, ondoan izan botanikoak dituela. Eskerrik asko Ines! POMADA SANJUANERA | Laura Gurbindo eta Ines Alustiza. Errezil 2024. Bostorria Potentilla reptans Kalendula Calendula officinalis Berbena Verbena officinalis Pasmo-belarra Lysimachia arvensis Larrosa petaloak Rosa damascena, Rosa gallica etab Plantaina Plantago lanceolata Sasia Rubus fruticosus Zaingorria Geranium robertianum Intxaurrondoa Juglans regia Milorria Achillea millefolium Ezkaia Thymus vulgaris Santio-belarra Hipericum perforatum Errromeroa Rosmarinus officinalis Orein-mihia Asplenium scolopendrium Azeri buztana Equisetum arvense Lapa-belar sustraia Arctium lappa Izpilikua Lavandula angustifolia Ebaki-belarra Hylotelephium telephium Zarta-belarra Anthyllis vulneraria Eztul-belarra Tussilago farfara Amuntza Glechoma hederacea Teilatu-belarra Sedum acre Txantxapota Umbilicus rupestris Malba Malva sylvestris Iodo-belarra Chelidonium majus Apo-belarra Verbascum thapsus Salbia Salvia officinalis Zolda-belarra Symphytum officinale Arnika Arnica montana Intsusa lorea Sambucus nigra Gaurko gomendioaren atalean udaberrian gibela garbitzeko ditugun aukeren inguruan egin dugu, horretarako hasieran aipatu dugun txikori-belarra berriro ere gurera ekarriz. 2d6t6s
Comentarios de Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua f1s4b