Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Larrun
Larrun
Podcast

Larrun 5c4b4h

Por ARGIA
13
98

Larrun podcastean hilean behin ARGIArekin batera banatzen den Larrun aldizkariari ahotsa jarriko dio Gorka Peñagarikano kazetariak, beti ere, egileen konpainian. 2h386y

Larrun podcastean hilean behin ARGIArekin batera banatzen den Larrun aldizkariari ahotsa jarriko dio Gorka Peñagarikano kazetariak, beti ere, egileen konpainian.

13
98
Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak?
Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak?
Episodio en Larrun
Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun Landa idazlea eta Xabi Salaberria eta Nora Uribeetxeberria irakasleak. Mahainguru horretan jasotakoak bildu ditu hilabete honetako Larrun aldizkarian, eta hilero bezala, gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan. Xehetasun gehiagorako irakurri erreportajea osorik.
Mundo y sociedad 11 meses
0
0
43
17:10
Larrun #12: Euskara eta kulturartekotasuna: gurasoen parte-hartzea errazten
Larrun #12: Euskara eta kulturartekotasuna: gurasoen parte-hartzea errazten
Episodio en Larrun
Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta jatorri atzerritarrekoak, aurrez aurre begiratzen hasi dira, eta elkar entzuten. Lehen urratsa da egiteke dagoen kulturartekotasunaren ibilbide ezezagunean. Onintza Irureta kazetariak proiektu honen nondik norakoak aletu eta bertan parte hartzen ari direnen testigantzak bildu ditu maiatzeko Larrun aldizkarian, eta bertako gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
47
25:33
Larrun #11: Dronea, mende honetako inperialismoaren fetitxea
Larrun #11: Dronea, mende honetako inperialismoaren fetitxea
Episodio en Larrun
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi gaituen mundua eta geopolitika ulertzeko. Gerra Hotzak bonba atomikoa izan zuen fetitxe eta mehatxu. Bada, XXI. mendea dronearena da. Apirileko Larrun aldizkarian zigorrik gabeko hilketetan txapeldun diren hegazkin erdi-autonomo hauen sorrera, erabilera eta etorkizuna aztertu ditu Axier Lopez kazetariak, eta bertako gako nagusiak azaldu dizkio Gorka Peñagarikanori podcast honetan.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
41
25:42
Larrun #10: Artoaren iraultza
Larrun #10: Artoaren iraultza
Episodio en Larrun
Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein helduentzako herri-kirol lehiaketetan ere, lokotx-bilketa da inoiz falta ez den probetako bat. Dagoeneko ia lantzen ez bada ere, baserri askoren atalburuetan artaburu-zerrendak ikus daitezke oraindik udazkenean, antzina oparotasunaren sinbolo izan zen labore horren oroigarri. Garrantzi gutxi ematen diogun arren, artoa historia handiko landarea da: Euskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragina izan duena. Josu Narbarte arkeologoak osatu du hilabete honetako Larrun aldizkaria artoaren iraultzaren inguruan eta Gorka Peñagarikanok aletu ditu berarekin erreportajearen gako nagusiak.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
43
23:52
Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz
Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz
Episodio en Larrun
Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari begietara begiratzea erabaki dugu: irabazi eta galdu. Zer da irabaztea? Zer galtzea? Lehiatuz ongi bizitzeko zertan jarri behar da arreta? Gorri edo urdin, galdu edo irabazi: berdinketarik ez da pilotarientzat. Partidaz partida ikasi dutena azaldu digute aurtengo ekainean profesional gisa hamar urte beteko dituzten Jokin Altunak eta Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar frontoian elkartu gara.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
38
43:23
Larrun #08 | Uraren zikloa: klimaren zoratzearen beste gako hori
Larrun #08 | Uraren zikloa: klimaren zoratzearen beste gako hori
Episodio en Larrun
Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa, zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Hari honi tiraka idatzi du otsaileko Larrun aldizkaria Pello Zubiria kazetariak eta bertako gako nagusiak azaldu dizkigu saio honetan Gorka Peñagarikanok gidatuta. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur idortzen dira elikagaiak sortzeko ahalmena eta biodibertsitatea murriztuz eta berehala euriteek eragindako higadurak lurrazalaren geruza bizidunak arrastan daramatza itsasorantz. Hirietaneta mundu osoa ari da bilakatzen hiri– atzo egarriz zeuden kaletarrak gaur kontrolik gabeko uholdeek asaldatzen dituzte. Klimaren zoratzearen inguruan narratiba nagusia zentratuta dagoen arren berotze globalean eta berotegi eragineko gasen kontrolatu behar eta ezinean, gero eta aditu gehiagok egiten diote arreta euri uraren kudeaketa okerrak klima hondatzearen argazki osoaren barruan daukan garrantziari. Uraren paradigma berri bat aldarrikatzen dute, azken hamarkadetan ezarritakoa ordezkatzeko: euriek ekarritako ura gure ondotik ahalik eta laster eta urrutien bidaltzeko ordez lekuan eusten saiatu, lurzoruan barnatzen lagundu, ur gez horrek lehorrean ematen duen denbora luzatzen ahalegindu… eta biziberritu lurzoruetako bizia, landareak, heskaiak, itsasoetatik lehorrerantz are euri gehiago erakar dezaten.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
56
21:38
Larrun #07: Frankismoaren alde enpresariala
Larrun #07: Frankismoaren alde enpresariala
Episodio en Larrun
Eskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik jarraitzen duela… Parlamentuan kamaleoi batzuk badaude, baina Euskal Herrian, eta Bilbon, gora begira jarrita, lepoko mina ez ezik, bihotzeko mina ere ematen du Iberdrolari begiratzeak… Eta min horrek eraginda edo, berriz ere jaitsi dira eskuineko besoak. Jakintzazu. Baina hor dirau herentziak, hor dirau harriak, beti bezain egonkor, beti bezain presente. Gaurko mintzagaia, frankismoaren alde enpresariala: euskal oligarkaren zorra, espoliazio frankista, eta jakina, frankismoaren ondorengo diren IBEX35eko zimenduak.
Mundo y sociedad 1 año
1
0
61
21:05
Larrun #06: Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun?
Larrun #06: Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun?
Episodio en Larrun
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta argitaratu zuen liburua. Polemika piztu zuen: Eichmannen erruduntasuna ukatzen ez bazuen ere, gizon arrunt eta inkontziente gisa deskribatu zuen Arendtek, hain obedientea zena aginduekiko, ongia ala gaizkia egiteak ez zuela batere axola. Eichmann deskribatzeko, filosofiaren ikasgaietan hain ezaguna den terminoa sortu zuen Arendtek: gaizkiaren hutsaltasuna. Liburua euskaraz irakurtzeko aukera bagenuen lehendik ere, baina Katakrak argitaletxeak, urteurrenaren aitzakia hartuta, itzulpena egokituta berrargitaratu du. Gaizkiaren hutsaltasuna gisako kontzeptuak, obedientzia eta desobedientziaren antzera, gaur egunean nola erreproduzitzen diren aztertzeko ahalegina egin du Gorka Peñagarikano kazetariak filosofo eta politologoen arteko mahai inguruan eta bertako gako nagusiak azaldu ditu podcast honetan.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
64
22:43
Larrun #05: Mugikortasun jasangarria
Larrun #05: Mugikortasun jasangarria
Episodio en Larrun
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa. Agintariak, ordea, eta gu geu ere bai, gertu al gaude bide horretan aurrera egiteko? Prest al gaude espazioaren banaketa irauli eta autoari, oihaneko erregeari, lekua kentzeko? Zein paper jokatuko du, edo jokatu beharko luke, bizikletak? Mugikortasun jasangarriaren gaia landu du Jon Torner kazetariak hilabete honetako Larrun aldizkarian eta erreportajearen gako nagusiak aletu ditu podcast honetan Gorka Peñagarikanorekin.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
48
20:41
Larrun #04 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak
Larrun #04 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak
Episodio en Larrun
Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak... egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan kontinenteko egoera ezegonkorraren jatorri batzuk azaltzen dituzte Leire Artola eta Maria Ortega kazetariek. Izan ere, gatazkak era isolatuan ulertu ordez, testuinguru jakin batean kokatzen laguntzen du. Gakoetako bat da Afrikan independentzia prozesua igaro berri dela, eta oraindik inperialisten menpekotasuna oso presente dagoela. Bide luzea dirudien arren, azken urteotan urrats esanguratsuak ematen ari dira askapen mugimenduak. Larrun honen egileetako bat den Leire Artolarekin egon da Gorka Peñagarikano kazetaria eta erreportajearen gako nagusiak aletu dituzte bien artean.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
49
18:09
Larrun #03: Monique Wittig, 'emakume' subjekturik gabeko feminismoaren aitzindari
Larrun #03: Monique Wittig, 'emakume' subjekturik gabeko feminismoaren aitzindari
Episodio en Larrun
Hogei urte betetzen diren honetan Monique Wittig pentsalari feminista hil zela, bizirik dirau oraindik bere teoriak eta sekulako gaurkotasuna dute bere ideiek. Jenofa Berhokoirigoinek maiatzeko Larrun aldizkaria eskaini dio Wittig-i eta Larrun podcastean kontatu dizkigu erreportajean bildu dituenak.
Mundo y sociedad 1 año
0
0
47
22:09
Larrun #02: Eskola nola bihurtu espazio psikologiko seguru
Larrun #02: Eskola nola bihurtu espazio psikologiko seguru
Episodio en Larrun
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka osatu du maiatzeko Larrun aldizkaria Mikel Garcia kazetariak. Irakaskuntzaz, psikopedagogiaz eta psikologiaz asko dakiten hiru emakume bildu ditugu mahaiaren bueltan, eta pista ugari eman dizkiote Mireia Centeno Gutierrezek, Agurtzane Martinez Gorrotxategik eta Artizar Susperregi Zumalakarregik. Garbi dute: hezkuntzan lehentasunak eta begirada non jartzen ditugun, hor dago gakoa. Gorka Peñagarikano kazetariari kontatu dizkio Garciak mahainguruak emandako zenbait gako.
Mundo y sociedad 2 años
0
0
69
18:09
Larrun #01 - Euskara: aurrera ala atzera goaz?
Larrun #01 - Euskara: aurrera ala atzera goaz?
Episodio en Larrun
Iñaki Iurrebaso soziologoa elkarrizketatu dute Lander Arbelaitz eta Asier Basurtok hilabete honetako Larrun aldizkarian. Iurrebasoren tesia izan da elkarrizketaren ardatza: bere lanean astindu egin baitu azken urteetan euskararen egoera laburtzeko erabili izan den ideia ohikoena, indargunea hizkuntza gaitasunean eta ahulgunea erabileran genuela zioena. Datuekin erakutsi du hiztunek ez diotela bizkar ematen euskarari. Euskaldunen gehiengoak erdaraz hobeto egiten duela kontuan hartuta, erabilera altua dela ondorioztatu du, besteak beste. Horren atzean euskararen aldeko motibazio indartsua nabarmentzen da.
Mundo y sociedad 2 años
2
0
60
22:59
Más de ARGIA Ver más
Beranduegi
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Oroimen Histerikoa
Oroimen Histerikoa Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan. Actualizado
Menda Bikoitza
Menda Bikoitza Garbiñe Larrearen podcast honetan sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, belarren munduan aritu eta adituak denei elkarrizketak eta bestelako kontu asko aurkituko dituzu. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Berria FM
Berria FM 2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka. Actualizado
Egonarria
Egonarria Lurrari eta laborantzari buruzko saioa da 'Egonarria', Eli Pagola eta Mattin Jauregik aurkeztua. Astero 40 minutuko pilulatxoa emango digute. Actualizado
BTN | Señorak edition
BTN | Señorak edition Bertsolaritza eta umorea ardatz, Señora Sariketaren inguruko hiru saio berezi egingo dituzte Aner Peritz, Oihana Arana, Leire Vargas eta Haizea Aranak. Actualizado
Ir a Mundo y sociedad