iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

Podcast
Lore Hostoak 211h6y
105
166
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez-atal. 1r1b3b
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez-atal.
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
Episodio en Lore Hostoak
90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funk-az gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irratiko esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle edo ekitaldien sustatzaile gisa ikusi izan dugu eta musikariaren aurpegi guzti horiek esploratu nahi genituzke bere ibilbidea errepasatuz.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Makala hostokatu dugu.Playlista:• Arima Soul – Denbora (Gaua // 2025)• Arima Soul – Ilargira (Gaua // 2025)• Arima Soul – Gure Lurra (Arima Soul Bilduma 2020-2024 // 2024)• Makala & Jimmy Bidaurreta – Irratian (Descarga Libre // 2019)• Makala – Sintonia [‘boom Shaka Laka’ Radio Show] (Selects Boom Shaka Laka: 10 Years // 2016)• DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-k // 2019)• Magdalena – Lanera Sartzen (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• William S. Fischer – Pello Joxepe (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)• Makala – Bizi Pozik [Original Mix] (Hondartzan // 2005)• Makala Jazz Funk Band – Orrua [Original Mix] (Orrua // 2013)• Makala – Cartoon Tune (Unexpected Tapas [Happy Sound] // 2011)
01:24:24
103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat dago kantu bat egitean"
Episodio en Lore Hostoak
Kostaldetik barrena, olatuak hartuaz, Zarautzera bidean jarriko gara chorus gitarrez nahiz erritmo groovy-ez erakarrita. Mac Demarco kanadarraren soinutik gertu, Martin Muruak, “DIY” edo “Egin Ezazu Zerorrek” formulatik eraiki zuen bere soinu unibertsoa. Denboraren poderioz, talde izaera hartu du Ion Ferrera, Xabier Aramendi, Nikolas Eizagirre edo Peru Zabalaren konpainian osatutako proiektuak. Sintetizadore, baxu jostalari, eta azken finean, buruhausteetatik ihes egitera gonbidatzen gaituzten doinuak geureganatuta murgilduko gara Marterako bidaia edo odisea musikal honetan.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Martin de Marte hostokatu dugu.. Martin de Marte – “Eskolatik Kanpo” (Nahiko Ondo // 2025). Martin de Marte – “Pimientos A Lo Tigre” (Nahiko Ondo // 2025). Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984). Kortatu - Don Vito Y La Revuelta En El Frenopatico (Kortatu // 1985). Jexuxmai Lopetegi - Dantzari Bakartia (Barrakoian 25 urte // 2020). Martin de Marte – “You Better Ulertu” (Red River Ride // 2020). Martin de Marte – “Blue Bean Smile” (Kaixo Lagun // 2019). Martin de Marte – “Amellukas” (Nahiko Ondo // 2025). Itoiz - Berandu Da (Espaloian // 1985). TikTara - Fracking Ez! (Hariak // 2015). EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023). Martin de Marte – “2030” (Nahiko Ondo // 2025
01:16:48
102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guillo: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu
Episodio en Lore Hostoak
Denboran zehar zubi bat eraikiko dugu, ertz banatan 70eko eta 2020ko hamarkadak jarrita. Alde batetik Koska, euskal rockaren lehen belaunaldiko taldea eta bestetik Alguillo & Alkimistak, rocketik abiatuta R&B, funk, latin eta gospel kutsuekin jolasten duen taldea. Bi proiektuen erdigunean bada artista bat, elgoibartarra bera, eta noski gurera gonbidatu dugu zubi azpiko urak eramandakoaz eta dakarrenaz bustitzeko."Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Alfonso Guillo abeslari eta baxu-jolea hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:. Koska – Garraztasuna (Koska // 1976). Koska – Beldurrez (Koska // 1976). Koska - Otaloreen antzera (Koska // 1976). Koska – Bizitzaren Poema 2 (Koska // 1976). Koska – Ehun Urte (Bihozkadak // 1979). Alguillo&Alkimistak - Ur gaineko bitsetan (Burua Makurtu Gabe // 2024). Alguillo&Alkimistak – Tuneletik (Burua Makurtu Gabe // 2024). Alguillo&Alkimistak - Gesala eta argitasuna (Burua Makurtu Gabe // 2024). Alguillo&Alkimistak - Iluna nitaz jabetu da (Burua Makurtu Gabe // 2024)
01:33:55
101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da”
Episodio en Lore Hostoak
XXI. mendeko euskal trobadore edo juglare moduan defini genezake Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane,1992). Herriz-herri, plaza-plaza ibili ohi da bere gitarraren laguntzaz, euskal kantutegiko entziklopedia moduko bat izango balitz bezalaxe. Halaber, bere kantu propioekin bakarlari eta talde formatuan ere ibili ohi da Olloki izenpean eta alderdi edo ikuspegi ezberdin horiek uztartu nahi genituzke.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Ollokiegiren pentsamendu eta doinuetan barrena bidaiatuko dugu.Playlista:• Olloki - Minutu T’erdi (Alienatuta // 2024)• Olloki - Euskarria (Alienatuta // 2024)• Alaitz eta Maider – Inshala (Inshala // 1999)• Su ta gar - Mari (Jaiotze Basatia // 1991)• Koldo eta Arantxa - Gure Hitza (1996)• Xiberoots – Aska (Honki Jina // 2021)•Andoni Ollokiegi – Satandango (Bekataria // 2023)• Olloki - Hutsa (Alienatuta // 2024)• Akaleia (feat. Olaia Inziarte) - Nire Etxeko Artista (Ondoloin // 2023)• Errobi - Xileko langileria (1977 // Gure Lekukotasuna)• Itoiz – Errotaberri (Alkolea // 1982)• Urko - Gure lagunei (2005 // Urko zuzenean: La Trini, Donostia)• Olloki - Alienatuta (Alienatuta // 2024)
01:49:29
100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
Episodio en Lore Hostoak
Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bizi gabeko garaietan eta gertu sentitu ditugu muga tenporal edo geografiko guztiak doinuez ezdeustuz. Ez Dok Amairu-ren berpizkunde kulturaletik aro digitaleraino, transmisioa etenik gabe mantendu izan du eta oholtza gainekoak amaitutzat eman baditu ere, ondorenean jarraituko du Orioko bardoaren ahotsak herri honen mintzoa izaten.“Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Benito Lertxundi hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:• Benito Lertxundi – Urrundik heldu naiz (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Nintzenaz Oroitzean (Gernika Kontzertuan // 2024))• Benito Lertxundi – Mirotzak (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Kaixo Ardizain (Nere Ekialdean // 2002)• Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996)• Benito Lertxundi – Oi ama Eskual Herri (Hunkidura Kuttunak I // 1993)• Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Benito Lertxundi – Baldorba (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Herri Behera Jota (Oro Lano Mee Batek // 1974)• Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Udazken Koloretan (Gernika Kontzertuan // 2024)• Benito Lertxundi – Loretxoa (Ez Dok Amairu //1967)• Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)• Benito Lertxundi – Ez nabil ezeren bila (Gernika Kontzertuan // 2024)
02:49:24
99. la basu, elena caballero: “gu, zenbakiak eta irudi bat izatea nahi dute”
Episodio en Lore Hostoak
Ez da bereziki Euskal Herrian ikusgarritasun gehien izan duen estiloa eta zer esanik ez emakumezkoen esparruan. Ba euskalduna eta emakumea izanik, gure rap eszenako erreferente argia da "La Basu". Bizkaian, Etxebarrin jaio zen 1983an eta egun Gipuzkoan, Irunen bizi da rap eta musika beltzak bereziki oihartzuna izan duen hirian. 90eko hip-hop eztandak bete-betean hartu zuen eta horrela ikasi zuen berak ere rapeatzen, soul, reggae edo flamenko doinuak bere soinura atxikita 2017an “Ni Naiz Izotz Erregina”, euskara hutsean eginiko lehen emakumezko rap diskoa argitaratuz.
01:56:14
96. Mikel Urretagoiena: “Jazza beste herrialde bateko folklorea da”
Episodio en Lore Hostoak
Jazzaren edo musika instrumentalaren bidean jarriko gara atal honetan, erdigunean bateria eta erritmoa ezarrita.Mikel Urretagoiena (Ordizia, 1991) euskal musikarien belaunaldi berriko jazz eszenako erreferente bilakatu da bateria-jole gisa. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan lizentziatu ondoren, Herbehereetan eta New Yorken burutu zituen ikasketak, gero Madrilera jo eta azkenik etxera, Ordiziara, bueltako bidea eginez. Hemen, etxean, osatu du hain zuzen denbora guzti horretan bizi eta xurgatutakoaren emaitza edo leherketa modukoa den diskoa, hain zuzen, “Denbora” moduan izendatua.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Mikel Urretagoienaren zeharkako bideak ere esploratuko ditugu.Playlista:• Mikel Urretagoiena – Denbora (Denbora // 2024)• Peio Duhalde – Banako (Zubigainekoa - Festival Music of the Basques of Navarra and Hasparren // 2001)• Benito Lertxundi – Nire Herriko Neskatxa Maite (Altabizkar / Itzaltzuko Bardoari // 1981)• Kuraia – Piztu Da Piztia (Piztu Da Piztia // 2005)• Kortatu – El Ultimo Ska (Azken Guda Dantza // 1988)• Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio – Durangon Bazkalduta (Martxea) (Alboka eta Trikitixa // 1998)• Mikel Urretagoiena – Euri Dantza (Denbora // 2024)• Mikel Urretagoiena – Kantu Hori (Denbora // 2024)• Gorka Urbizu – Toki Bat (Hasiera Bat // 2024)• Ke Lepo – Sutondoa (Izpi // 2023)• Tatxers – Goizean Oskorri (Hiruzpalau Amets Larri // 2021)• Ibil Bedi – Xirarena (Goldea // 2023)• Mikel Urretagoiena – Nire Herriko Neskatxa Maite (Denbora // 2024)
01:42:40
98. Merina Gris, Julen: “Zuloa bere adiera guztietan erakutsi nahi genuen”
Episodio en Lore Hostoak
2020ko hamarkadak soinu estetika berri ugari ekarri dizkigu eta gure panoraman elektronikaren, autotunearen eta produkzio landuen aldarri izan da Julen, Paxkal eta Sara donostiarrek osatzen duten "Merina Gris" hirukoa. Irudi anonimotasunaren hautua egin zuten hasieratik, maskarez aurpegiak estali eta horrela euren identitate espresioa kantuetara edo bideoklipetara mugatuz. 2022ko “Zerua Orain” estreinu lana izan zen lehen pausua eta orain, bide horri jarraipena emanez itzuli dira “Zuloa” LP-arekin 2025ean.Lore Hostoak podcastaren atal honetan Merina Griseko Julen hostokatuko du Ekain Perezek.• Merina Gris – lilili (Zuloa // 2025)• Merina Gris – Lotu Zure Txakurrak (Zuloa // 2025)• Mikel Laboa - Haize Hegoa (1974 // Bat Hiru)• Verde Prato - Maite, Nauzu Zeharkatu (Erromantizismoa // 2024)• Berri Txarrak - Poligrafo Bakarra (Denbora da poligrafo bakarra II: Helduleku guztiak // 2024)• Katamalo - Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Bihotz bakartien kluba // 2007)• Merina Gris – Besteek Zer (Zerua Orain // 2022)• Merina Gris – Hiru Damatxo (Zuloa // 2025)• Habi, Etxekalte – Arimak (Arimak denboran // 2021)• Sara Zozaya – Bat ( (I) // 2020)• Toc - Gau Eternal Bat (Bat Barik Ez Dauz Bi // 2022)• Txopet - Denboran Urtuta (Nahiz eta jausi // 2023)• Merina Gris – Triste Dabil Aita (Zuloa // 2025)
01:48:19
97. Jon Martin: “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa”
Episodio en Lore Hostoak
Jon Martin bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari oiartzuarra gonbidatu dugu isilarazitako ahots bati oihartzuna eman asmoz. Hain justu, “Lurdes Iriondo, isilarazitako Ahotsa” izeneko liburua argitaratu du 2024an eta bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu dizkigu, "Ez Dok Amairu"ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena. Argia piztu eta oztopoak apurtuz, bere irudiak egin dezala merezitako itzala.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Lurdes Iriondo hostokatu dugu Jon Martinen eskutik.Playlista:. Lourdes Iriondo – Gaua (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969). Lourdes Iriondo – Ez Gaude Konforme (Lourdes Iriondo EP // 1968). Lourdes Iriondo – Hala Ere (Antologia // 2006). Lourdes Iriondo – Errota Zaharra (Antologia // 2006). Lourdes Iriondo – Seaska Kanta (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969). Verde Prato – Agurra – Cover Lourdes Iriondo (Euskal Pop Erradikala // 2022). Lourdes Iriondo – Laminak (Ortzadarra // 1978). Lourdes Iriondo – Gaztedi Berri, Zalea (Lourdes Iriondo EP // 1968). Lourdes Iriondo – Chorittua Nura Huat? (Kanta Zaharrak EP // 1968). Lourdes Iriondo – Liu, Pan Mendian (Lourdes Iriondo EP // 1968)
01:28:18
Juan Carlos Perez: ''Eszenatokian biluzik zaude jende aurrean''
Episodio en Lore Hostoak
Juan Carlos Perezen ahots, melodia edo hitzak olatuen moduan joan etorrian ibili ohi dira gure memorian. Hain zuzen, olatu eta kala txorien dantza hipnotiko horretan itsasotik gertu jaio zen, Mutrikun 1958an. 16 urterekin Ondarroa eta herriko lagunekin Indar Trabes, bertsio edo plaza taldea sortu zuen eta 1976an etorriko zen hizki larriz idatzi ohi dugun ITOIZ taldea. 1988an, taldea desegin ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion. Lore Hostoak podcastaren atal honetan, "Itoiz Udako Sesioak" dokumentalaren harira, sortzaile eta konposatzaile gisa hostokatuko du Ekain Perezek. Playlista: Itoiz – Lanbrora (Alkolea // 1982) Itoiz – Goizeko Deiadar (Itoiz // 1978) Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980) Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980) Itoiz – Marea Gora (Musikaz Blai // 1983) Itoiz – Hegal Egiten (Espaloian // 1985) Itoiz – Lau Teilatu (Itoiz // 1978) JC Perez – Kantu Eroa (Atlantic River // 1994) JC Perez - Blues for string quartet (Arkadius String Quartet) (Quatuor // 1997) JC Perez – Gauero (Hiriko Istorioak // 2006) Itoiz – Kriterium (Zuzenean Madriden Radio 3 // 1984) Itoiz – Ambulance (Ambulance // 1987)
02:17:54
Zetak, Pello Reparaz: ''Eszeptizismo ariketa erradikal bat da AAZTIYEN''
Episodio en Lore Hostoak
Arbizutik mundura begirada zabalduaz Pello Reparazen izena denon ahotan dabil azken bi hamarkadetan. Hamazazpi urterekin ska nahiz punk doinuetan Vendetta taldea sortu eta bost disko kaleratu ostean, Zetak proiektuarekin bide berria hasi zuen 2019an. Urte guzti horietan ereintakoak fruituak eman ditu arrakasta itzela jasoaz eta guzti hori borobiltzeko, euskal mitologiaren inguruko sekulako gorazarre-festarekin datorkigu "Mitoaroa" kontzeptuaren babesean. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Pello Reparaz hostokatu du. Playlista: ZETAK – Aralarko Dama (Aaztiyen // 2023) ZETAK – Zu (Aaztiyen // 2023) MOXAL - Zaldikatu#03 (Arrebetxe // 2020) EH Sukarra - Aspaldiko loreak (Azken Gezia // 2015) Kortatu - Etxerat! (Kolpez Kolpe // 1988) Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Alemanian Euskaraz // 1984) ZETAK & Maixux Zugarramurdi - Hileta Kantu Nafarra (2024) ZETAK & Bomba Estereo – Zoriontasuna [La vida es de verdad] (2022) Tapia eta Leturia - Fandango Tristea (Dultzemeneoa // 1992) Olatz Salvador – Basan (Zainak Eman // 2024) Peiremans+ - Send Flowers (Peiremans+ // 2005) Soziedad Alkohólika - Pauso Bat (Polvo En Los Ojos // 2000) ZETAK – Itzulera (Itzulera // 2022)
01:48:32
Fermin Muguruza: ''Kantu bat egiterakoan sartu egiten naiz, busti egiten naiz zikindu arte''
Episodio en Lore Hostoak
Artista polifazetikoa, ekintzaile eta herri eragile sutsua da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Ska, Dub, Rap edo Punkaren inguruan Euskal Herriak izan duen aitzindari eta iraultzaile handienen artean dago inongo zalantzarik gabe. Ezkertiarra, abertzalea eta internazionalista izanik, aktibismoa bere musikaren erdigunean jarri izan du beti eta hitza, arma politiko eraginkorra dela erakutsi izan du estilo eta garai ezberdinetan zehar. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, 80eko hamarkadatik hasi eta gaur egunerainoko bidaia musikala egingo dugu Muguruzaren ibilbidea errepasatuz. Playlista: Negu Gorriak – Hitz Egin (Ideia Zabaldu // 1995)Kortatu – Sarri Sarri (Kortatu // 1985)Kortatu - Hay Algo Aquí Que Va Mal (El Estado de Las Cosas // 1986)Kortatu – La Linea del Frente (Azken Guda Dantza // 1988)Kortatu - After Boltxebike (Kolpez Kolpe // 1988)Negu Gorriak - Radio Rahim (Negu Gorriak // 1990)Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)Fermin Muguruza – Urrun (Brigadistak Sound System // 1999)Fermin Muguruza - Guayaquil City (FM 99.00 Dub Manifest // 2000)Fermin Muguruza - Euskal Herria Jamaika Clash (Euskal Herria Jamaika Clash // 2006)Fermin Muguruza - Kolore Bizia (NOLA? Irun meets New Orleans // 2015)Fermin Muguruza & Chalart58 - Ulrike Meinhof - Muxu Molotov (feat. MATAH) (Black Is Beltza // 2020)
02:16:21
Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa''
Episodio en Lore Hostoak
Esan ezin diren gauzak espresatzeko erabili ohi da askotan musika eta Gipuzkoa barnealdera, Goierri ingurura begira jarrita, Ianire Aranzaberen barnealdeko doinuak ezagutu nahi ditugu. 1999an jaio zen Altzagaraten eta 2020ko hamarkada hasieran ezagutu genuen bere soinu unibertsoa: Esanezin. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, ahots lehun eta goxoz, "zirrara triste" moduan definitzen duen hori ezagutuko dugu. Playlista: Esanezin – Oraindik (Erretratu Bat / 2023) Esanezin – Badaezpada (Erretratu Bat / 2023) Lain – Irudiak (Tximeletak / 2015) Olaia Inziarte – Astelehenetan (Astelehenetan / 2020) Sara Zozaya – xxx (Nara / 2023) Ghau - Su ta ke (Arin Nira / 2023) Esanezin - Zirrara Triste Hori (Erretratu Bat / 2023) Esanezin – Altzagarate (Aireratzen / 2021) Gorka Urbizu - Janela bat (Hasiera Bat / 2024) Olatz Salvador & Izaro - Zerbaiten Zain (Zainak Eman / 2024) Zea Mays - Elektrizitatea 25 (Elektrizitatea 25 / 2024) Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza / 2021) Esanezin - Besterik Ez (Erretratu Bat / 2023)
01:44:30
Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu''
Episodio en Lore Hostoak
80eko hamarkadako Ondarroan Tu-K taldearen sorreratik hasi eta Piztiak izaterainoko prozesua ezagutzeaz gain, gaur egun fenix hegaztiaren moduan errautsetatik berpiztutako fenomenoan murgilduko gara. Post-punk doinuak Kirmen Uriberen hitzekin elkartuta osatu ziren Euskal Herriko underground eszenako harri bitxi hauek eta 2024an "Tuka Esaten Da" diskoaren kaleratzearekin, aitzakia perfektua topatu dugu bertako protagonista nagusiarekin berrikuspen moduko bat egiteko. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Txomin Uribe hostokatu dugu. Playlista: Tu-K – Plaiko Hatxetan (Tuka Esaten Da // 2024) Tu-K – Norbait (Existentzia // 1987) - (Tuka Esaten Da // 2024) Itoiz – Espaloian (Espaloian // 1985) Ruper Ordorika - Crack (Pipa Bat) (So'ik so' // 1995) Jotakie – Zatoz (Joxemai Beltza // 1989) Petti - Argia Heldu Da (On // 2007) Piztiak – Itzulia (Huts Nazazu // 1991) Piztiak - Euriaren Zain (Euriaren Zain // 2006) Hertzainak - Ez dago ilusio faltsurik (Salda Badago // 1988) Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Mikel Valverde - Munduari begiratzeko (Zaharregia Txikiegia Agian // 2003) Txuma Murugarren- Nire Ondasun Bakarra (Nire Leihoak // 2000) Kerobia – Isburt (Rose Escargot // 2006) Piztiak - Begietara Begiratu (XXX // 2022)
01:40:52
Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak''
Episodio en Lore Hostoak
Gitarra riff pisutsu bezain indartsuak eskaini ohi ditu Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak. Besteak beste, Surfin Kaos edo Zuloak taldeen errautsetatik altxatu ziren power duo moduan eta 2013an lehen lan homonimoa kaleratu zutenetik, geldi ezinak izan dira desertu giroko rock nahiz stoner doinuez jantzita. Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, tartean Estatu Batuetan, zabaldu izan dute beren proposamena. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Koldo Soret partaidea hostokatu dugu. Playlista: NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Errautsak (Aitzstar // 2019) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Magic Tumbleweed (2023) Bap!! - Inolaz Ezin Dut Ahantzi (Lehertzeko Garaia // 1994) Anestesia – Ukiezinak (Erantzun // 1995) Dut – Eskuzuri (At // 1996) Negu Gorriak - Irakatsi Ziguten Historia (Negu Gorriak // 1990) DON CONDOR eta ÑORA ALACRAN – Dantzan (Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran // 2022) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO - Magic Edo (Eate // 2016) Belako - Zaldi Baltza (Eurie // 2013) Kashbad – Amalur (Kashbäd // 1996) GAILU - Euzko polizia (Autosuntsipena hasia da 3,2,1,…Znort!!! // 2023) Nakar – Alzheimer (Lore Eta Laban // 2023) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Lainoa (Niña Coyote eta Chico Tornado // 2013)
01:30:22
Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena''
Episodio en Lore Hostoak
Herri musiken maitale izanik, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) 90eko hamarkada hasieran eman zuen lehen pausua bakarlari gisa. Musika zeltaren influentziaz doinu mistiko, hipnotiko eta goxoetan barrena eraman izan gaitu bere ibilbidean zehar, beti ere, ahots eta harpa doinu zerutiarren alboan. Gaztetatik Orio izan da bere bizilekua, bertako Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendari eta noski, Benito Lertxundiren bide lagun izanik. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan bere ibilbidea errepasatu dugu. Playlista: Olatz Zugasti - Muga gabeko hondartzara (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023) Olatz Zugasti - Bitxikeria Bat (Kantu Baten Bila Nabil // 1991) Olatz Zugasti - Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti - Haurra Egizu Lotto Lotto (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti - Haurtxo Haurtxoa (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti – Goizeko Bortzetan (Elearen Lainoa // 2002) Olatz Zugasti - Karriketan Barna (Elearen Lainoa // 2002) Olatz Zugasti - Gau hotzenean ere (Gau hotzenean ere // 2010) Olatz Zugasti - Bizitza ederra da (Ur Goiena, Ur Barrena… // 2015) Olatz Zugasti – Mirotzak (Orion Zuzenean (kaintaitaenea) // 2019) Olatz Zugasti - Mendian zoinen eder (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)
01:29:52
Martin Ziriza,Tatxers/Borla: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara''
Episodio en Lore Hostoak
Iruñean kokatu gara, bertako ekosistema musikal oparoaren azken urteetako leherketa edo loraldiaren erantzuletako batekin. Martin Ziriza (Iruñea, 1999) lehenik Jon Salinas, Iñigo Soria edo Sergio Devesaren alboan Tatxers taldeko partaide moduan ezagutu genuen eta beranduago Timeo Dedieu eta Ander Redinekin Borla taldeko baxu jole eta abeslari gisa. Gitarrekin egindako pop argitsu bezain energetikoa da bere ingurugiroa, baina, punkaren jarrera edo intrantsigentzia helarazten dute bere proiektuek. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan artistaren zimentuetara jo dugu. Playlista: Tatxers – Etsaiak Agurtzen (Ezpatei Disdira! // 2024) Borla – Berorik Ez (Kordoba Bidea // 2024) Pottoka punk- Ehundaka gazte (2011) Hertzainak- Sí vis pacem parabellum (Hertzainak // 1984) Itoiz- "Happening" Baserrian (Musikaz Blai // 1983) Belako- Hegodun baleak (Hamen // 2016) Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023) Chill Mafia- Atzerrian (Ezorregatik X Berpizkiundea) Hiuzz- Pedal kolpe bat (Epea II // 2023) Xabier Lete & Lourdes iriondo - Errota zaharra (Ni Naiz Antologia // 1974)Gu ta gutarrak- noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak // 2007) Borla – Berandu Egin Da (Kordoba Bidea // 2024)
01:36:38
Ines Osinaga: ''Musikari bezala, gehien interesatzen zaidana ez da musika''
Episodio en Lore Hostoak
Ines Osinagak (Arrasate, 1982) infernuko hauspoa elektronika dantzagarriz jantzita aurkeztu zuen "Gose" proiektuan, feminismoa eta sexualitatea modu askean espresatzeko tresna gisa erabiliz. 2019an abentura berri batean murgildu zen, "Mauriziak Ez Du Inor Hil" ekimenean hain zuzen eta bide horri jarraiki, trikitiaren lekua soinu akustiko eta exotikoek hartu zuten, 2022an "#Itsasoadabidebakarra" kolaborazio koloretsuz beteriko bakarlana aurkeztuz. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, itsasoko bide koloretsu horretan nabigatuz hostokatu dugu artista arrasatearra. Playlista: Ines Osinaga - Errua [feat. Enid Rosales] (#Itsasoadabidebakarra // 2022) Rip - Enamorado de la Muerte (No Te Muevas // 1987) Káshbäd - Ni Izateko (Káshbäd // 1996) Anari - Nola Galdu (Zure Aurrekari Penalak // 2015) Haizeatxo – Nire Bala (2019) Ines Osinaga - gorputzak zubi [feat. Olatz Salvador eta Haizeatxo #mauriziakezudinorhil] (#Itsasoadabidebakarra // 2022) Gose - Lokartu arte (III // 2009)M I C E - Ausardiarik ez (Mice // 2017) Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio - Maurizia Kantuan Txikitxuterik (Alboka eta Trikitixa // 1979) Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza // 2021) Anixe - Zmz Zaz? (2024) Ines Osinaga - Dena aldatzen da (2022)
01:58:26
Xabi San Sebastian: ''Euskaldun gutxi gara, ez dakit masetatik aparte lekurik badagoen''
Episodio en Lore Hostoak
Gaur egun Hernanin bizi den arren, Xabi San Sebastianen abizenak argi uzten du Donostian jaio, hezi eta bizi izan dela. Izotz plaza taldearekin berbena giroan herriz herri Euskal Herrian barrena ibili ostean, 1998an Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak gidatutako Alboka taldera batu zen, herri musika bide berrietan jarriz. Esperientzia horiek batuta, 2004an bere bakarkako ibilbideari hasiera eman zion eta 2023an aurkeztu zuen, orain arteko azken lana den "Betazalak" izenekoa. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Xabi San Sebastian hostokatuko dugu.
01:39:09
Gorka Knörr: ''Kantatu nahi nuke gehiago''
Episodio en Lore Hostoak
Badira pertsona batzuk bizitza bakarrean hamaika bizitzen esperientziak batzeko gai direnak. Horietakoa da Gorka Knörr (Tarragona,1950) abeslari, politikari, eta enpresaria. Aita euskalduna eta ama kataluniarra izanik Gasteizen hezi zen, Catalunya eta Euskal Herriaren arteko zubi lana gaur eguneraino eramanez. Ez Dok Amairu-ren iraultzaz txunditurik, gitarra baten laguntzaz, kantautore gisan eman zen ezagutzera eta hortik aurrerakoa historia da dagoeneko. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan kantautorearen ibilbidea eta bere kantu kuttunak ezagutuko ditugu. Playlista: Gorka Knörr - Azken agurraren negarra (Nik Nahi Dudana // 1975) Gorka Knörr – Xoxuak (Nik Nahi Dudana // 1975) Niko Etxart – Eperra (Nahasketa // 1979) Benito Lertxundi - Ez Kanta Beltza (Ez Dok Amairu // 1969) Mikel Laboa - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980) Imanol - Poeta kaxkarra (Joan Etorrian // 1987) Gorka Knörr – Txalaparta (Txalaparta // 1976) Ken Zazpi – Malen (Gelditu Denbora // 2005) Joxe Angel Irigarai – Urak Dakarrena (Josepe Irigarai // 1969) Xabier Lete – Euskal Herri Nerea (Xabier Lete // 1968) Urko - Guk Euskaraz zuk zergatik ez (Sakonki Maite Zaitut Euskal Herria // 1976) Gorka Knörr - Dringilin dron (Araba Kantari // 1974)
02:01:39
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Kscope The monthly Kscope Podcast is presented by Billy Reeves. A new edition of the podcast will be available each month. Actualizado
euskal musika programa que se emite los jueves de 20.00 a 21.00 horas en directo y los fines de semana en repetición de 20.00 a 21.00 horas en berriozar irratia 100.8 fm. ivoox: https://ivoox.descargarjuegos.org/podcast-euskal-musika_sq_f11365934_1.html Actualizado
Heavy Rotación ¿Has probado a escuchar solo una canción? Sencillamente es imposible. Esa canción siempre te lleva a otra, que a su vez te lleva a una tercera y así sucesivamente. En Heavy Rotación, con Víctor Trapero, pasamos de canción en canción para decodificar la actualidad musical durante una hora a la semana. Y además, en cada episodio, conexión directa con algún proyecto que nos gusta para repasar sus últimas novedades. Actualizado