Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Net Hurbil
Net Hurbil
Podcast

Net Hurbil 2f6b5c

Por ARGIA
105
871

Ingurumena, geopolitika eta aktualitateko bestelako gaiak lantzen dituzte Pello Zubiria eta Jenofa Berhokoirigoinek ARGIA astekarian, eta horien berri ematen digute podkast saio honetan. 2l164o

Ingurumena, geopolitika eta aktualitateko bestelako gaiak lantzen dituzte Pello Zubiria eta Jenofa Berhokoirigoinek ARGIA astekarian, eta horien berri ematen digute podkast saio honetan.

105
871
Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”
Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”
Episodio en Net Hurbil
ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean. Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondorioak ateratzeko balio dutelakoan, 63 erreportaje aukeratu eta liburu bihurtu ditu ARGIAk. Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak inprimategitik atera berri, Net Hurbil-az eta kazetaritzaz solastatzeko tartea hartu du Pello Zubiriak Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren galderei ernatzunaz.
Política, economía y opinión 1 año
1
0
160
33:29
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko
Episodio en Net Hurbil
Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru txiroetan. Mendebaldeari estualdi gogorra iragartzen zaionean, hemen ere heldu ote da baratze txiki pribatu, kolektibo zein publikoen garaia?
Política, economía y opinión 2 años
2
0
642
33:16
"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"
"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"
Episodio en Net Hurbil
Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”. Saioan jarri dugun abestia: Morau eta Beñardo - 'Izenak galdutako ardoari'
Política, economía y opinión 2 años
0
0
471
41:26
Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua?
Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua?
Episodio en Net Hurbil
Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan gorabehera handiak izango direla.
Política, economía y opinión 2 años
0
0
383
30:42
Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei
Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei
Episodio en Net Hurbil
Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrarazi egin dituzte. Jair Bolsonaro presidenteak berak ere hastio ditu autoktonoak zein haien defendatzaileak, eta boterean denaz geroztik biderkatu dira horien kontrako indarkeriak, nonbait zigorgabetasuna bermatzen dielako hobendunei.
Política, economía y opinión 2 años
2
0
322
18:47
Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko
Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko
Episodio en Net Hurbil
Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka jende geratu da beharrezko terapiak eskuratu ezinik. Herritarrak elkarri lagunduz saiatzen dira moldatzen, baina asko geratzen dira batere irtenbide barik.
Política, economía y opinión 2 años
1
0
369
27:59
Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan
Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan
Episodio en Net Hurbil
Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina zabaldu egin da, nahiz eta aspalditik egon formulatuta mundu guztia elikatzeko alternatibak. Ukrainakoak azken kolpea eman dio mundutar guztiak asetzeko gaitasunik ez duen sistemari.
Política, economía y opinión 2 años
4
0
450
31:35
Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak
Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak
Episodio en Net Hurbil
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan baldintza kaskarren zerrendan beste bat gehitzen zaio, ordea, papergabeari: plataformarako sarbidea paperak dauzkan bati erosiz eta pagaren zati bat honi banatuz, esplotatua are esplotatuago dago. Uste baino orokortuagoa dugun errealitatea dugu hori.
Política, economía y opinión 2 años
2
0
326
23:03
Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
Episodio en Net Hurbil
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Erne kukuari, gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometro bikainari.
Política, economía y opinión 3 años
3
0
434
27:37
Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék
Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék
Episodio en Net Hurbil
Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko aktibitate eta tratu finantzarioei esker osaturikoa du. 5.700 milioi euroren truke saldu berri du Bolloré Africa Logistics negozioa, kontinentean barrena dituen portu, bide, terminal, ubide, biltegi eta trenbide sare estrategiko eta politikoa MSC enpresaren esku utziz.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
316
26:39
Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera
Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera
Episodio en Net Hurbil
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. Pello Zubiriak zinemaldiko film esanguratsuenak bildu ditu eta soinu eta hitzen bidez ahalegindu gara zuengana ekartzen.
Política, economía y opinión 3 años
4
0
313
40:32
Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak
Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak
Episodio en Net Hurbil
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu aste honetan Jenofa Berhokoirigoinekin.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
240
35:10
“Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...?
“Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...?
Episodio en Net Hurbil
Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu ditu, akaso? Galdera hauei erantzuten saiatu gara aste honetan Pello Zubiriarekin. Oraingoan ere gai garratzak musikaz gozatzen ahalegindu gara, eta oraingon Etxamendi eta Larralderen Aitatxi abestia ekarri dizuegu. 
Política, economía y opinión 3 años
1
0
322
34:12
Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, suntsiketa masibozko beste arma berri hori
Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, suntsiketa masibozko beste arma berri hori
Episodio en Net Hurbil
“Ukrainako gerrak lurrikara oso gogor baten gisan bere uhinekin astindu du munduko ekonomia, bereziki herrialde txiroena”, laburbildu du Nazioarteko Diru Funtsaren buru Kristalina Georgievak: “Errusia eta Ukrainari eragin die baina baita planetako gainerako 7.000 milioi jendeei”. Alabaina, kanpaina militarrak eragindako kalte ekonomikoek baino are ondorio sakonagoak eragin ditzakete Mendebaldeak Errusiari ezarritako zigor ekonomikoek. Ekonomia arma ere bai baita.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
283
33:26
Korsikaren burujabetza falta lehen lerrora
Korsikaren burujabetza falta lehen lerrora
Episodio en Net Hurbil
Zendu da Yvan Colonna korsikar independentista martxoaren 2an, beste preso baten partetik jasotako jipoiaren ondorioz. Presoaren heriotzak kalera atera arazi ditu korsikarrak, eta frantziako gobernuaren ardura galdegiteaz gain, konpondu gabeko arazo politikoa Parisen agendan kokatzea lortu dute. Haserrea eta pena nagusi dira irlan, eta Jenofa Berhokoirigoinekin bertara begira jarri gara, azken egunotako gertaerak xehatzen ahalegintzeko.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
256
25:44
Ukrainako gerran esnatu da gerra nuklearraren izua, Kubako misilen krisiaren 60 urteurrenean
Ukrainako gerran esnatu da gerra nuklearraren izua, Kubako misilen krisiaren 60 urteurrenean
Episodio en Net Hurbil
2022ko otsailean gerra berpiztu da Europan, herrialde baten inbasiotik harago kontinente osoa eta agian mundua sutuko lukeen gerraren beldurra. 24an Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuela jakin araztearekin batera deklaratu zuen Vladimir Putinek: “Norbaitek asmorik baldin badu guri bidea oztopatu edo gure herrialdea eta jendea mehatxatzeko, jakin beza Errusiak berehala erantzungo diola, hark bere historian sekula ikusi ez dituen ondorioekin”. Arma atomikoekin mehatxu egiten ari zen, europar askok ulertu zutenez.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
260
33:56
Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak
Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak
Episodio en Net Hurbil
Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu metal eta mineralentzat, berriz, Errusiarekin. Trantsizio ekologikoa eta geopolitikaren arteko loturak xehatzen saiatu gara Jenofa Berhokoirigoinekin gaurko saioan.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
274
29:17
Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino
Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino
Episodio en Net Hurbil
Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak elikatuz CO2a finkatzen oso onak direlako.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
266
29:35
"Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik
"Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik
Episodio en Net Hurbil
1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek.
Política, economía y opinión 3 años
0
0
222
29:26
‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko
‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko
Episodio en Net Hurbil
Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean, omen.
Política, economía y opinión 3 años
1
0
237
23:55
Más de ARGIA Ver más
Beranduegi
Beranduegi Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean Actualizado
Oroimen Histerikoa
Oroimen Histerikoa Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan. Actualizado
Menda Bikoitza
Menda Bikoitza Garbiñe Larrearen podcast honetan sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, belarren munduan aritu eta adituak denei elkarrizketak eta bestelako kontu asko aurkituko dituzu. Actualizado
También te puede gustar Ver más
Lokatza
Lokatza Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta. Actualizado
Bestelakoak
Bestelakoak ARGIAko albisteak osatzeko eta informatzen jarraitu ahal izateko iristen zaizkigun audioak biltzen ditugu atal honetan. Actualizado
Economía directa
Economía directa Economía Directa busca concienciar, informar y difundir a toda la sociedad las verdaderas causas y responsables de la crisis económica, política y social que padecemos desde el periodismo alternativo. Actualizado
Ir a Política, economía y opinión