Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Opera prima, OLBEren podcasta
Opera prima, OLBEren podcasta
Podcast

Opera prima, OLBEren podcasta 1a2h62

17
0

"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu. 4w4a1k

"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.

17
0
5. "Otello", bi geinu elkartzen direnean
5. "Otello", bi geinu elkartzen direnean
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren aurtengo denboraldiari amaiera ematen dion Giuseppe Verdiren "Otello" operari helduko dio Opera Primaren hirugarren denboraldiaren bosgarren atal honetan.Istorio tragiko eta hilezkor hau, Verdiren errepertorioko azkenaurreko lana da, eta, bertan, maitasuna, arrazakeria eta engainu uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarri hartuta.
Cine, tv y espectáculos 2 semanas
0
0
7
21:08
4. “La Favorita”, hitzen balioa
4. “La Favorita”, hitzen balioa
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren egitarauan eskainiko den Gaetano Donizettiren "La favorite" operari heldu dio Opera Primaren hirugarren denboraldiaren laugarren atal honi.Donizettiren opera honek "grand opera" frantsesaren estiloa du, balleta, abesbatza, eszena ikusgarriak eta lau ekitaldirekin. Horretaz gain, erromantizismoan ohiko den "exotismo espainiarrarekin" ere bat egiten du.
Cine, tv y espectáculos 3 meses
0
0
5
31:16
#15.- ''Tristan und Isolde'', maitasuna gainezka
#15.- ''Tristan und Isolde'', maitasuna gainezka
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2024-2025eko egitarauan eskaini den Richard Wagnerren  "Tristan und Isolde" operari helduko dio Opera Primaren  atal honetan. Askoren ustez, "opera guztien ama" eta musika garaikidearen hasiera da "Tristan und Isolde", amodioaren estasia beste inork ez bezala erretratatzen duen lan hiperbolikoa. Esatariak: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Alai Ormazabal eta Jon Gartzia Opera prima podcasta, ULU Mediak ekoizten du EITB Podkastentzat ABAO Bilbao Operarekin elkarlanean. 
Cine, tv y espectáculos 4 meses
0
0
6
21:35
#14.- atala: ''Il trittico'', hirurak bat
#14.- atala: ''Il trittico'', hirurak bat
Operan aditua den Enrique Bertek 2024-2025 ABAO Bilbao Operaren egitarauan eskainitako Giacomo Pucciniren  "Il Trittico" operari heldu dio atal honetan  "Il Trittico" opera hirukoitza da, gure sentimendu ibilbidearen hiru aurpegi islatzen dituena. gure bizitzako une batean edo bestean agertzen direnak eta, batzuetan, elkarren artean harilkatu litezkeenak.  Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Alai Ormazabal eta Jon Gartzia Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan. 
Cine, tv y espectáculos 5 meses
0
0
6
21:13
#13.- atala: ''Don Pasquale'', gazteak baleki zaharrak baleza
#13.- atala: ''Don Pasquale'', gazteak baleki zaharrak baleza
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2004ko egitarauan eskaini den Gaetano Donizettiren "Don Pasquale" operari heldu dio Opera Prima podcastaren hirugarren denboraldiari hasiera ematen dion atal honetan. Don Pasquale, hiru gaztek, bere bizitzaren amaiera eroso bihurtuko dion emakume gazte baten bila dabilen klasista zahar eta apetatsuari eman nahi dioten ikasgaia da. Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Alai Ormazabal eta Jon Gartzia   Opera prima, ULU Mediak ABAO Bilbao operarekin lankidetzan EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da. 
Cine, tv y espectáculos 6 meses
0
0
5
18:30
#12.- atala: Dauden guztiak dira
#12.- atala: Dauden guztiak dira
Enrique Bert operan adituak ABAO Bilbao Operaren hurrengo denboraldiko egitarauari helduko dio Opera Prima podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean. ABAOren 2024-25 denboraldia deskribatzen duen zerbait baldin badago, zera da: bertan arte eder honen historiako funtsezko lau konpositore biltzen direla: Verdi, Wagner, Puccini eta Donizetti. Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal Opera prima, ULU Mediak Bilbao ABAO Operarekin lankidetzan,  EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da. 
Cine, tv y espectáculos 11 meses
0
0
6
32:21
#11.- atala: ''La Boheme'', amodio koktela
#11.- atala: ''La Boheme'', amodio koktela
Giacomo Pucciniren "La boheme" operari helduko dio Opera Prima podcastaren atal honetan Enrique Bertek.  ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 denboraldiaren egitaraua itxiko duen azken lana xehetu du Operan adituak. Rodolfo poeta gazte behartsua, miseriatik gertu bizi da Parisko ganbara hotz batean eta norbaitek atea jotzen dio. Atea ireki eta Mimi, gaixo itxura duen neska gaztea da.  Ikusi orduko berataz maitemindu da. Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
6
23:50
#10.- atala: ''Rigoletto'', maitasun madarikatua
#10.- atala: ''Rigoletto'', maitasun madarikatua
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Rigoletto" Giuseppe Verdiren operari heldu dio Opera Prima podcastaren atal  honetan. Denboraldi honetako opera guztiak bezala, maitasunaz ari den obra da hau, edo maitasunaren gabeziaz eta, bereziki, amodiozko madarikazio bati buruzkoa. Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operekin lankidetzan
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
7
26:25
#09.- atala: ''Serralloko bahiketa'': nota gehiegi
#09.- atala: ''Serralloko bahiketa'': nota gehiegi
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Serralloko bahiketa" Wolfgang Amadeus Mozarten operari heldu dio Opera Prima podcastaren atal honetan. Mediterraneo ertzeko jauregi batean kokatzen da opera hau, non Selim pachak Konstanze gatibu duen. Lortuko al du Belmonte bere senargaiak Konstanze ererskatatzea, pachak berarekin ezkontzeko konbentzitu baino lehen? Lokuzioa: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal Opera prima, ULU Mediak EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan 
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
6
21:41
#08.- atala: L'elisir d'amore: maitasun xaloa
#08.- atala: L'elisir d'amore: maitasun xaloa
Gaetano Donizettiren "L'elisir d'amore" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek Opera Prima podcastaren atal honetan. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024  egitarauan eskainiko den bigarren lana da.  Ustezko maitasun-elixir bat erabiliz bere maitearen arreta bereganatzen ahaleginduko da  Nemorino mutil gaztea, non eta Euskal Herriko herri txiki batean. Esatariak: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal  Opera prima, ULU Mediak ABAOrekin lankidetzan EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da.
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
6
20:34
#07.- atala: Romeo eta Julieta: Betirako maitasuna
#07.- atala: Romeo eta Julieta: Betirako maitasuna
Amodioz blai abiatuko dugu Opera Primaren bigarren denboraldia. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den Charles Gounoden "Romeo eta Julieta" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek atal honetan. Bi maitale gazte, amaiera tragiko bat eta entzule guztiak maitemintzen dituen opera ezin ederragoa. Esatariak: Enrique Bert eta Naomi Mendizabal Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal Opera prima, ULU Mediak ABAOrekin lankidetzan EITB Podkastentzat ekoitzitako podcasta da. 
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
6
27:53
#06.- atala: Opera eta amodioa
#06.- atala: Opera eta amodioa
Ez dago denboraldia ixteko modu hoberik, hurrengo denboraldia aurkeztuta baino. Eta horixe da operan aditua den Enrique Bertek seigarren atal honetan proposatuko diguna. ABAO Bilbao Operak, 2023/2024 denboraldirako operaren munduan oso ezagunak diren bost obra hautatu ditu, eta guztiak maitasunaren lokarriarekin lotu genitzake. Obra hauek zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu, entun Opera Prima podcastaren seigarren eta azken atala. Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin EtxeberriaSoinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal
Cine, tv y espectáculos 1 año
0
0
6
29:56
#05.- atala: ''Il Trovatore: Istorio txarrak ez dezala musika ona zapuztu''
#05.- atala: ''Il Trovatore: Istorio txarrak ez dezala musika ona zapuztu''
Musika onak argumentuaren edozein aldrebeskeria zuritzen du. Eta Opera Primaren kapitulu honetan Enrique Bertek horren adibide on bat erakutsiko digu, "Il trovatore" (Trobalaria) operarekin, "Rigoletto" eta "La Traviatta"rekin batera Giuseppe Verdiren opera trilogia ezaguna osatzen duen obra. "Il Trovatore"ren istorioak maitasuna, mendekua, zeloak eta suntsipena uztartzen ditu. Opera Prima,  ULU Mediak OLBErekin lankidetzan ekoitzitako podcasta da, EITB Podkastentzat egina. Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria.Soinu-paisaia eta muntaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal.
Cine, tv y espectáculos 2 años
0
0
7
26:07
#04.- atala: ''Anna Bolena: Bi bizitza paralelo''
#04.- atala: ''Anna Bolena: Bi bizitza paralelo''
Operan aditua den Enrique Bertek Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" operari heldu dio Opera Primaren atal honetan, ABAO Bilbao Operaren 2022-23rako egitarauan aurkeztutako lana. Obra benetan ederra baina, hala ere, erdi ahaztuta zegoena, harik eta 1957-an arte honen historiako izarrik handienetako batek, María Callasek, ahanzturatik erreskatatu zuen arte, Luchino Viscontik Milango Scalan zuzendutako funtzio historiko batean. Horrela, Maria Callas eta Anna Bolenaren izenak estuki lotuta geratu ziren betiko. Anna Bolena eta Maria Callas, bakoitza bere garaian bizitza bikaina izan zuten bi emakume dira. Biak ala biak, infernuetara jaitsi ondoren modu tragikoan amaitu zutenak. Opera Prima, Ulu Mediak ABAO Bilbao operarekin elkarlanean EITB podkasterako ekoitzitako podcasta da. Gidoia: Enrique Bert, Xabier eta Martin Etxeberria Soinu paisaia eta montaia: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal. 
Cine, tv y espectáculos 2 años
0
0
6
26:25
#03.- atala: ''I puritani: Nota bat baina gehiago''
#03.- atala: ''I puritani: Nota bat baina gehiago''
Enrique Bert opera adituak, 2022-23rako ABAO Bilbao operaren egitarauaren lehen emankizuna izan zen Vincenzo Belliniren "I Puritani" obraren inguruan arituko da oraingo honetan. Obra honek, funtsezko bi elementu ditu: alde batetik, istorio erromantikoaren konbentzionaltasuna; eta, bestetik, nota bakar baten kondaira. Konbinatzen baditugu, historia tradizional bat dugu, zeina modu, agian bidegabean, operaren azken uneetan tenorrak jorratu behar duen notetako batek baldintzatuta aurkitzen dena: Fa sobreagudo bat, ia inoren eskura ez dagoena eta, hala ere, guztiek ezinegon eta ikusminez espero dutena. Iritsiko al da nota horretaraino, bai ala ez? Hor dago koska.
Cine, tv y espectáculos 2 años
0
0
7
22:59
#02.- atala: Tosca: Amodioaren eta politikaren uztarketa
#02.- atala: Tosca: Amodioaren eta politikaren uztarketa
Enrique Bert opera adituak, Bilboko ABAO opera egitarauan aurkeztutako Giacomo Pucciniren "Tosca" opera ezagunari buruzko azalpenak eman dizkigu Opera Primaren bigarren atalean. "Tosca", zalantzarik gabe, operazaleek gehien maite duten obretako bat da. Hori bitxi samarra izan daiteke, kontuan hartzen badugu kontatzen den istorioa nahiko gordina dela: kartzela eta ideia politikoen ondorioz jasandako tortura eta heriotza, bereziki. Izan ere, "Tosca" maitasun istorioa da, bai, baina askatasunaren alde borrokan, boterearen zaindari gotorren aurrean topo egin dutenen istorioa ere bada. Nolabait ere, musika ezin ederragoaren bitartez, politika eta maitasuna batzen dituen opera. Opera prima podcasta, ULU Mediak ekoiztu du EITB podkasterako ABAOrekin elkarlanean. Gidoia, Enrique Bertek egina da Martin eta Xabier Etxeberriarekin batera.  Soinu diseinua: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal. 
Cine, tv y espectáculos 2 años
0
0
1
15:08
01.- atala: ''Così fan Tutte: Misoginia arte bihurtuta'''
01.- atala: ''Così fan Tutte: Misoginia arte bihurtuta'''
Enrique Bert opera adituak, ABAO Bilbao opera elkartearen egitarauan aurkeztutako Mozarten "Così fan tutte" opera ospetsuari buruzko azalpenak eman dizkigu Opera Prima podcastaren aurreneko atalean, bere istorioaren nondik norakoak xehetuz eta musika-pasarte esanguratsuenak eskainiz. Gaur egungo pentsamolde berdinzaletik oso arrotza egiten zaigun arren, zoritxarrez operaren ibilbide klasikoan oso presente egon den gaia da kasu honetan ardatza: misoginia. Izan ere, opera honetan, gizonezko pertsonaiek haien emakumezko bikotekideen fideltasunaren apustua egiten dute, "cosi fan tutte" edo "horrela egiten dute (emakume) guztiek" mespretxuzko esaldia erabiliz. Mezu misogino eta atzerakoi hau gaindituz, nolanahi ere, Enrique Bertek Mozarten opera honen edertasuna topatzen lagunduko digu. Opera prima podcasta, ULU Mediak ekoitzi du EITB podkasterako ABAOrekin elkarlanean.  Soinu diseinua: Jon Gartzia eta Oier Aranzabal.   
Cine, tv y espectáculos 2 años
0
0
0
18:32
Más de EITB Radio Televisión Vasca Ver más
Ganbara Negra
Ganbara Negra Podcast de sucesos e investigacion. Forenses, escritores y expertas de la policia cientifica nos ayudan a encontrar respuestas. Actualizado
La mecánica del caracol
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Holobionte
Holobionte En la playa de la Zurriola ha aparecido muerto, encadenado a la red, un ser de una especie que no tiene nombre. El hallazgo ha llamado la atencion de la comunidad cientifica y el Gobierno Vasco ha encargado a la investigadora de la UPV Idurre Aldazabal y a su equipo que inicie una investigacion. En la red, sin embargo, han caido los investigadores. El hecho genera atencion internacional. Thriller psicologico. Actualizado
También te puede gustar Ver más
The Big Bang Theory
The Big Bang Theory 'The Big Bang Theory' es una sitcom norteamericana centrada en la vida de dos científicos que, además , son compañeros de piso: Sheldon Cooper (Jim Parsons), fan empedernido de 'Star Trek' y Leonard Hofstadter (Johnny Galecki) junto a sus dos amigos Howard, interpretado por Simon Helberg y Raj, a quien da vida Kunal Nayyar. A pesar de no ser muy dados a las relaciones sociales, éstos comienzan a interactuar con su nueva y atractiva vecina, Penny (Kaley Cuoco), quien pronto se convertirá en una más del grupo y por quien Leonard siente amor a primera vista. Estos científicos "frikis" viven numerosas aventuras que llevan incluso a que Howard se case con Bernadette (Melissa Rauch). Mientras, Sheldon y sus complicadas relaciones sociales tendrá una "relación" con la bióloga Amy Farrah Fowler (Mayim Bialik), a pesar de que esté llena de contratos y cláusulas por todas partes, estos dos personajes se quieren a su extraña manera. 'The Big Bang Theory', serie que se emite en CBS, es una creación de Chuck Lorre, también responsable de 'Dos hombres y medio'. Producida por él y por la Warner Bros, la comedia ha conseguido una serie de reconocimientos en forma de premios, como por ejemplo el Teen Choice Awards como "Mejor serie de comedia". Actualizado
Todopoderosos
Todopoderosos Cine, libros, series, cómics. Con Arturo González-Campos, Rodrigo Cortés, Javier Cansado y Juan Gómez-Jurado. TODOPODEROSOS, un programa para unirlos a todos. Actualizado
Cowboys de Medianoche
Cowboys de Medianoche Cowboys de medianoche es un programa dirigido por Luis Herrero en el que, junto a José Luis Garci, Luis Alberto de Cuenca y Eduardo Torres-Dulce, se habla de cine. Del cine recién estrenado, del que aún está en cartelera, del antiguo y del que puede verse en casa. Aunque este trío habla de lo que le da la real gana, porque su debate puede derivar en una tertulia futbolera, de viajes o de vaya usted a saber qué. Actualizado
Ir a Cine, tv y espectáculos