Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Borroka, maitasun eta traizio istorioak
Simone de Beauvoir, feminista al da?

Simone de Beauvoir, feminista al da? 6h1tq

6/10/2022 · 20:20
0
158
0
158
Borroka, maitasun eta traizio istorioak

Descripción de Simone de Beauvoir, feminista al da? 1z2g6f

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu. Ez gara galdera hau aireratzen dugun lehenak, eta azkenak ere ez gara izango. Baina erantzun zehatza ematen baino, bere bizitza apur bat gehiago ezagutzen ahalegindu gara. Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela. 1f6s6e

Comentarios de Simone de Beauvoir, feminista al da? 2x1q55

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!